XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Otoi, ez uste ukan holako egin-bidean zein-gehiagoka asi nahi dudanik!.
Ezagun ditut nere mugak.
Eta lan hartan maixu direnen tituluak ezin ukatuak direla dadukat.
Nere hemengo ideiak, literaturari buruz bakarrikan emanen ditut, handik aristokrata-usai pixka bat bederen lortuko dudalakoan.
Hara, ba, nola ikusten dudan nik Mirande -ren eta mirandetar basa-jaunen paradisua.
Luzaro gabe bete behar liretezkeen xedeak: I. Goncourt Akademi -aren Presidenta kendu, eta haren lekuan Eichmann jarri.
2. Urrengo Goncourt Saria
3. Horik on-artzen ez dituzten juduak, judu-zaleak eta batez ere juduek pagatuak garenok, zigor-zelai politerat eraman, Weltanschauung zer den ikas dezagun.
4. Zelai haren zigorrak, errien izaera bereziari begira moldatu.
Adi-bidez, euskaldunen bat gaztigatu behar denean, hauxe egikera biziki egokia: bakar-bakarra utzi-ta, irakurri beharko du euskara garbi-zale baten liburu bat, oso-osorik.
Hala ere, bakan, neurriz eta kontuz enplegatu behar da zigor hori, eta ezagun diren beste guztiak alperrikan emanez gero.
Bestela, matxinadak sortuko liretezke.
5. Kultura bereziak ere azi, han,
Ikus zer bertsu politak konpondu ditudan, etorkizunari begira, nahiz-eta Mirande bezainbateko poeta nuantza-zalea ez naizen:
6. Europatar egiazko-kulturaren liburu goienak euskaraz argitaratu, hala nola
Euskarazko itzulketa Mirande Jaunaren gain emanen da, diru-ordaintzarik gabe, haren kultur-zaletasuna saristatzeko.
7. Elgartasun berri bat ere muntatu, bide horietatik egitekotz euskararen alde.
(Oraingoan zortzireun ta berrogei ta amazazpi-edo ditugu-ta, beste batto ukanik ez dut uste gaitz aundirik jasoko dugun).
Elgartasun horrek Mondragoe -n egin behar-ko lituzke batzarrak, hartan ukanen bai ditu ezin-utzizkoak oro.